Zarauzko aterpetxea

Kanpina Aterpetxea

web-zarautz

Deskribapena

Zarauzko Igerain aterpetxea Zarautz-Azpeitia errepidearen ondoan dago, hirigunetik eta hondartzatik 150 metrora.

Aterpetxeak 136 plaza ditu, 4 solairutan banatuta, 2, 4, 5 eta 23 oheko logeletan. Erabiltzaile bakoitzari norberaren gauzak gordetzeko armairuak eskaintzen dizkio.

Jangela du, telebista-gela (DVDarekin eta bideoarekin), ekitaldi-areto handia, liburutegia, ikasi eta lan egiteko gelak, gimnasioa eta garbitegia.

Era berean, jolasteko gune zabala du, zuhaitzez inguratua, eta bertatik errekatxo bat pasatzen da.

Ezgaituentzat egokituta dago.

  • Erabiltzaileak: 
    Ikastetxeak (gutxienez 12 lagun)
    Haur eta gazte elkarteak (gutxienez 12 lagun)
    Irabazi asmorik gabeko gainerako entitateak (gutxienez 12 lagun)
    REAJ edo IYHF erakundeen txartelak dutenek

Non dago?

Kontakturako datuak

Helbidea

Igerain San Inazio kalea, 25 20800
Zarautz
Gipuzkoa

Ezaugarriak

Sukaldea

Sukaldea

Etxe osoa

Etxe osoa alokatzeko aukera

Egokitua

Egokitua

Plaza kopurua

Plaza kopurua: 136

Internet/WIFI

Internet/WIFI

Oharrak

Nola iritsi?
Errepidez:
Bilbao-Behobia A-8 autobidetik eta Bilbao-Donostia N-634 errepidetik. Distantziak:
Donostia, 22 km
Bilbo, 90 km
Garraio publikoa:
Autobusez, Euskotrenen eta Lurraldebus zerbitzu erregularren bidez.
Trenez, Euskotrenekin.
www.euskotren.eus
www.lurraldebus.eus

Online erreserbatu:
Begiratu aterpetxean tokirik badagoen
Online erreserbatu
Begiratu zure erreserbaren egoera