Olakueta aterpetxea

Kanpina Aterpetxea

web-berriz-etxea web-berriz-jantokia

Deskribapena

Instalazioak askotariko programetara moldatzeko erraztasuna duenez, prestakuntza, topaketak eta gizarte nahiz heziketa-jarduerak garatzeko oso egokia da.

EDE Fundazioak Astialdiko Begirale prestakuntza-ikastaroak bertan ematen ditu.

Berrizek naturaz eta baserri sendoez gozatzeko aukera ematen du, Andikona, Eitua, Murgoitio, Okango, Sallobente eta Sarria landa-auzoetara txangoa eginez.

Berrizen ermita ugari aurkituko ditugu, baita euskal landa-arkitekturako baserri miresgarriak ere. Era berean, burdinola ohiak aurkituko ditugu, bai eta gaur egun zentral elektriko txiki bilakatutako errotak ere, XX. mendeko makinak gordetzen dituztenak.

Barne-lotura duten hiru etxe dira. Bertan hiru taldek har dezakete ostatu edo talde handi bakar batek. Guztira 76 plaza daude.

Non dago?

Kontakturako datuak

Helbidea

Plaza Elizondo 4-5-6 48240
Berriz
Bizkaia

Ezaugarriak

Sukaldea

Sukaldea

Etxe osoa

Etxe osoa alokatzeko aukera

Egokitua

Egokitua

Plaza kopurua

Plaza kopurua: 76

Internet/WIFI

Internet/WIFI

Oharrak

Berriz Durangotik 7 km-ra dago. Bilbotik, 35 km-ra. Gasteiztik, 28 km-ra. Donostiatik, 54 km-ra.

Tren geltokia (Euskotren) instalaziotik 500 m-ra.
Autobusa: Bizkaibus (Bilbo-Ondarroa linea)
Autoz Bilbo-Donostia errepidetik (N-634) Berrizerako bidea hartuz.