Trinkete aterpetxea

Kanpina Aterpetxea

web-etxea2 web-jangela web-logelak web-zelaia

Deskribapena

Trinkete Etxea aterpetxeak Lekeitioz gozatzeko aukera ematen dizu, bai eta bere inguruaz, historiaz eta ohiturez ere. Eskola, familia, lagunak edo elkartearekin etortzeko leku ezin hobea.

Lekeitio Lea-Artibai eskualdean kokatutako marinel-hiria da. Bertan, naturak, historiak eta jendeak bat egin dute Bizkaiko kostako txokorik ederrenetako batean.

Harrapakinak askatzen eta sareak konpontzen ari diren arrantzaleak ikusteko parada izango duzu, bai eta haien produktuak harro erakusten ari diren saltzaileak ere. Gainera, bista ikusgarriez, hondartzez, itsasargiaz, etab. gozatuko duzu.

Trinkete eta Lekeitio leku ezin hobea da eskola-ikasleentzat, bai eta giza-elkarteen kultura- eta kirol-jardueretarako, lagun taldeen txangoetarako eta familiarekin asteburu edo oporraldi ederraz gozatzeko ere.

54 pertsonentzako tokia du. 2, 4, 5, 6 eta 7ko geletan ostatu har daiteke eta bi solairuetan guztiontzako komunak daude.

Non dago?

Kontakturako datuak

Helbidea

Eusebio MÂȘ de Azkue 5 48280
Lekeitio
Bizkaia

Ezaugarriak

Sukaldea

Sukaldea

Etxe osoa

Etxe osoa alokatzeko aukera

Egokitua

Egokitua

Plaza kopurua

Plaza kopurua: 54

Internet/WIFI

Internet/WIFI

Oharrak

Zer egin dezaket Lekeition?

Ikastetxearekin "Itsas Eskola" programan parte hartu

UrLekeitioko gure lagunekin kirol-jarduerak egin, naturan, batez ere uretan (stand up paddlea, surfa, kanoa)

Santa Katalina Itsasargia http://www.faro-lekeitio.com nabigazioaren interpretazio-zentroa ikusi.